Asteburu honetan jokatu da ligaxkako azken jardunaldia eta honekin batera, lehen fasea bukatu da. Orain, bigarren fasean, kanporaketak jokatuko dira.
Asteburuak emaitza harrigarriak utzi dizkigu eta aldaketa garrantzitsuak izan dira sailkapenean. Lehenengo bi posizioak Doneztebe The Moment eta Oitz Arentzat izan dira. Ondorengo posizioak Arraioz Sagardiak, Doneztebe Apeztegiak, Irurita Migelenek eta Oitz Bk osatu dituzte, orden horretan. Beraz, final laurdenak Arraioz Sagardia vs Oitz B eta Doneztebe Apeztegia vs Irurita Migelene izango dira, Arraioz eta Doneztebeko plazatan. Final laurden horietako garaileak, The Moment eta Oitz A izango dute arerio final erdi handitan. Beste taldeek, final txikirako bidea hartuko dute. Finla laurdenetako ordutegiak astean zehar jarriko ditugu.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply