Asteburu honetan hasiko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketa eta igande honetan jokatuko dira txapelketako lehen partidak.
Baztan eta Malerrekako plazak berriz ere Laxoaz beteko dira, eskualdeko jokalari eta taldeekin, aurtengo txapelketari hasiera emanez.
📍 1. jardunaldiko partidak:
- Dnztb. Titi vs Arraioz Zubiondoa – Indakoa —> 10:00etan
- Oitz A vs Dnztb. Apeztegia —> 11:00etan
- Oitz B vs Irurita Migelene —> 17:00etan
Laxoa Elkartetik herritar guztiak animatu nahi ditugu partidak ikustera hurbiltzera eta giroaz gozatzera.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa