Igande honetan jokatu dira XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako lehen partidak, eta honekin batera abiatu da aurtengo txapelketa ofizialki.
Lehen jardunaldiak partida biziak eta giro ederra utzi ditu, kasu honetan, Oitz eta Doneztebeko plazetan, eta lehen puntuak banatu dira sailkapenean.
📍 1. jardunaldiko emaitzak:
- Oitz A 9 – 4 Doneztebe Apeztegia
- Oitz B 9 – 5 Irurita Migelene
- Doneztebe Titi 9 – 3 Arraioz Zubiondoa – Indakoa
Laxoa Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu partidetara hurbildutako herritar eta zale guztiei. Baita ere, txapelketa hau aurrera atera dadin laguntzen diguten babesle guztiei. Asteburu honetan bigarren jardunaldiarekin abiatuko gara.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa