Baztan izan da 2022ko Baztan – Erreka desafioaren irabazlea. Bi aste hauetan zehar Laxoa Elkarteak antolatzen duen urteko lehen jarduera burutu da. Aurten, formatu berri batekin zetorren desafioa, non Baztan eta Errekako taldeek modalitate desberdinetako 6 partida jokatu behar zituzten. Modalitateak laxoa, laxoa motza eta paxaka izan dira; modalitate bakoitzetik 2 partida jokatzen ziren: bat Malerrekan eta beste bat Baztanen.
Egin zaitez bazkide!
Laxoa Elkartea lagundu nahi duzu?
Laxoa jarraitzen duzuen guztiok jakinen duzue Laxoa Elkartearen helburua laxoa pilota modalitatea bizirik mantentzea dela. Hala ere, txapelketak antolatzeko eta etorkizunean hainbat proiektu burutzeko, ezinbestekoa da nolabaiteko laguntza. Horregatik, Laxoa Elkartetik “egin zaitez bazkide!” kanpaia martxan jarri dugu.
MEKNA
2022ko abuztutik aurrera, Laxoa Elkarteak MEKNA bereizketa jaso zuen gizarte ondasun adierazpena lortu ostean, laxoaren “mantentze, sustatze eta hedapen programa”-ren ostean. Baina… zer esan nahi du honek? Honek esan nahi du elkarteko bazkide egiteagatik gure errenta-aitorpeneko PFEZ-an %80ko pizgarri fiskala jasoko dugula, hau da, elkarteko bazkide egiteagatik ordaintzen diren 20€-etatik 16€ gure errenta-aitorpenean itzultzen zaizkigu. Laburbilduz, elkarteak 20€ jasotzen ditu dohaintza bakoitzeko, baina bazkide bakoitzari 4€ko kostea “bakarrik” dagokio.
Beraz, zure laguntza eskeini nahi baduzu, behean aurkituko duzun estekan klik egin eta galdetegia betetzea aski izango da. 5 minutu besterik ez dira!
https://forms.gle/opAJEdFuhmVbhvLYA
Milla esker!!
Desafioko itzuliko partidak
Asteburu honetan jokatuko dira Baztan – Erreka desafioko itzuliko partidak. Oraingoan Irurita, Arizkun eta Legasako herrietan. Aipatzekoa batez ere Arizkungo Lamierritan jokatuko den LAXOA MOTZA partida, izan ere, nobedade berria izanen da. Baita Legasako paxaka partidua ere. Joan den jardunaldia eta gero, markagailua Baztanen alde dago 5 eta 4. Hauek dira partiduaren ordutegiak:
[Read more…] about Desafioko itzuliko partidakDesafioa joaneko partidak
Joan den astean aipatu bezala, asteburu honetan jokatu da desafioaren lehen jardunaldia. Eguraldia dela eta, azken orduko aldaketa txiki bat egin bazen ere, orokorrean arazorik gabe joan zen asteburua.
[Read more…] about Desafioa joaneko partidakBaztan vs Erreka desafioa
Azken urteetan ohikoa bihurtu da baztan eta errekaren arteko desafioa. Aurtengoa 3. desafioa izanen da Aurtengo desafioa berrikuntza nabariekin prestatu dugu. Aurtengoan 3 pilota modalitate sartuko dira lehian: laxoa, laxoa motza eta paxaka. Gainera, modalitate bakoitzetik 2 partida jokatuko dira, bat Baztanen eta bestea Malerrekan. Horrela, denetara 6 partidu jokatuko dira. Aipatzekoa, laxoa motza, orain arte erakustaldietan soilik ikusteko aukera zegoela, baina oraingoan, desafio formatu honen barne izango da.
[Read more…] about Baztan vs Erreka desafioa