Asteburuan Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu ziren XXII. Nafarroako Paxaka Txapelketako finalak. Jende ugari hurbildu zen partidak ikustera eta pilotariek partidu politekin eskertu zuten jendetza. Final handian, alde batetik, Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oitz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) izan ziren, beste aldetik, Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oitz) eta Jabi Apezteguia (Doneztebe). Azken hirukote hau izan zen txapela etxerat eraman zuena, 9 – 6ko emaitza izan zuen partida gogor baten ondoren.
[Read more…] about PAXAKA FINALAPaxaka FINALA
Larunbatean, urtarrilak 22, Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dira paxakako finalak. Azaroan hasi zen txapelketak asteburu honetan izango du bukaera. Bertan, txapelketako bi talde indartsuenak elkar ikusiko dute. Lehenik, hori bai, hirugarren eta laugarren posturako partida izanen da.
[Read more…] about Paxaka FINALAPaxaka: 3. jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da Nafarroako Paxaka Txapelketako 3. jardunaldia. Jardunaldia Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko da, igandean. Beraz, zubia pasatzeko zer egin ez badakizue, hor duzue plan egokia!

Paxaka: 2. jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da paxaka txapelketako bigarren jardunaldia. Larunbatean goizeko 11etan eta igandean goizeko 11:30etan eta arratsaldeko 6etan izanen dira partidak. Oroitu partida guztiak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko direla.
Sailkapena eta 1. jardunaldiko emaitzak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Paxaka: emaitzak
Asteburu honetan jokatu zen Nafarroako paxaka txapelketako lehen jardunaldia. Igande arratsaldean, Iruritako Aranabia pilotalekuan izan ziren partidak eta berturatu zirenek, 2 partidaz gozatzeko aukera izan zuten.
Lehen partidan, 1. taldeak 9 eta 2 irabazi zion 2. taldeari. Bigarren partidan, 3. taldeak 9 eta 3 irabazi zion 4. taldeari. Emaitza horiekin, 1. taldeak zein 3. taldeak garaipenaz gain 3 puntuak ere lortzen dute.
[Read more…] about Paxaka: emaitzak