Ostirala, abuztuak 13an, arratsaldeko 16:00etan Doneztebeko Behar Zana plazan izanen dira gaztetxoen laxoa txapelketaren finaleko partidak. Lehenik 3 – 4 posturako partida eta gero, txapelduna erabakiko duen partida. Finala Doneztebarren arteko lehia izanen da. Doneztebe A taldea Jon Larunbe, Javier Zaabala, Iker Anzizar eta Ibai Elizondok osatzen dute. Doneztebe C taldea Koteto Ezkurra, Lander Arozena, Lukas Ezkurra eta Ekai Elorzak osatzen dute.
[Read more…] about Gazteen laxoa txapelketa finalaIrurita Migelene Txapeldun
Larunbatean jokatu zen Baztan – Errekako 41. Laxoa txapelketako finala. Finalean Irurita Miguelene eta Arraioz Sagardia izan ziren aurrez aurre, iazko final bera eta plaza berean. Hala ere, aurtengo emaitza ezberdina izan da. Irurita Miguelenek eraman zuen partida eta txapela 9 eta 7ko markagailuarekin.
[Read more…] about Irurita Migelene TxapeldunFINAL HANDIA
Larunbatean, abuztuak 7, jokatuko da 2021eko laxoa finala. Urtero bezala, abuztuko lehen asteburu hau aukeratu da laxoaren egun handi hau ospatzeko. Aurten, iaz gertatu bezala, Arraiozko plaza izan da aukeratua. Aipatzekoa da, aurtengo final egunean, 4 herriek beren ordezkaria izanen dutela, azken urteetan ikusi ez genuena.
[Read more…] about FINAL HANDIAGazteen txapelketa
Atzo jokatu zen laxoa txapelketako 5. eta azken jardunaldia. Oso jardunaldi
interesagarria, izan ere, oraindik dena erabakitzeko zegoen eta. Azken
jardunaldi honetan, Doneztebeko taldeek beren partidak irabazten jakin zuten,
sailkapeneko lehenengo bi postuak lortuz. Sailkapen orokorra, horrela geratu
da: Doneztebe C, Doneztebe A, Irurita A, Irurita B eta Doneztebe B.
Apeztegia vs Migelene
Atzo jokatu zen final erdietako joaneko lehen partida Doneztebe Apeztegia eta Irurita Migeleneren artean. Partida Baztandarrek irabazi zuten 3 – 9. Hasieratik oso indartsu hasi ziren eta ia erabakita utzi zuten kanporaketa. Orain, larunbatean arratsaldeko 5etan Iruritako plazan itzuliko partida jokatu beharko dute.
Plazan ikusiko gara!