Bihar, uztailak 28, arratsaldeko 6etan jokatuko da Doneztebe Apeztegia eta Irurita Migeleneren arteko final erdia. Partida Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan izanen da, eta giro ederra espero da. Plazan ikusiko gara!
Arraioz Sagardia finalera!
Asteburuan jokatu zen Oitz eta Arraioz Sagardiaren arteko itzuliko partida. Partida Oitzek 9-8 irabazi bazuen ere, finaleko txartela Arraiozek lortu zuen. Joanean lortutako 9 eta 4ko markagailua baliogarria izan zen. Orain, Arraioztarrek iaz lortutako txapela defendatzeko aukera izango dute finalean.
Oitz vs Arraioz Sagardia
Larunbatean, Oitzen, goizeko 10:30etan jokatuko da Oitz eta Arraioz Sagardiaren arteko final erdiko itzuliko partida. Joaneko partidan Baztandarrek 9 – 4ko abantaila lortu bazuten ere, seguro Oitztarrek kanporaketari buelta emateko ahalegin guztiak eginen dituztela. Seguro partida interesgarria ikusteko aukera izanen dugula!!
Arraioz Sagardia vs Oitz emaitza
Igandean jokatu zen final erdietako lehenengo partida. Bertan, Arraioz Sagardiak 9 eta 4 irabazi zion Oitzko taldeari. Partidua oso parekatua egon zen, emaitzak isladaetzen duena baino gehiago. Orain, itzuliko partidan, Oitztarrek kanporaketari buelta ematen saiatuko dira, Arraioztarrak, aldiz, ateratako abantaila aprobetxatu nahiko dute eta 5 joko egiteko helburuarekin joango dira Oitzko plazara.
Plazan ikusiko gara!
Final erdiak: Arraioz Sagardia vs Oitz
Asteburu honetan jokatuko da 2021eko laxoa txapelketako lehenengo final erdiaren joaneko partida. Partida horretan, Arraioz Sagardia eta Oitz nor baño nor neurtuko dira. Partidua Arraiozko plazan izanen da, igandean goizeko 11:30etan. Iazko txapeldunek beren plaza aprobetxatu nahiko dute eta kanporaketako lehen kolpea eman nahiko dute. Bestalde, Oitzko talde gaztea bere lehen finalaren bila plazaratuko dira, emaitza ona lortu nahiko dute etxean aukera gehiago izateko. Aipatu, Arraiozek azken 2 urteetan partidu bakarra galdu duela. Seguru partidu interesgarria ikusiko dugula.
[Read more…] about Final erdiak: Arraioz Sagardia vs Oitz