Asteburu honetan partidu gehiagorekin gatoz, 4 partidurekin hain zuzen ere. Alde batetik, hurrengo partiduetako kanporaketak erabakiko dira: Irurita Miguelene vs Doneztebe Titi, Oitz vs Irurita Olari eta Arraioz Sagardia vs Doneztebe Ameztia. Beste Aldetik, Doneztebe Apeztegia eta Doneztebe The Moment taldeek, final laurdenetako joaneko partida jokatuko dute.
[Read more…] about Final laurdenak: ordutegiakGazteen Laxoa Txapelketa 2021
Ostegun honetan hasiko da 2021eko gazteen laxoa txapelketa. Dakizuen bezala, urtean zehar laxoa eskola proiektua martxan jarri zen lehen aldiz Doneztebe eta Iruritan. Ikasle, guraso eta irakasleen lanarekin, laxoa eskolak emaitza arras ona izan zuen, eta gaur, egindako lanaren emaitzak jasotzeko txanda da. Beraz, bihar martxan jarriko da gazteen laxoa txapelketa. Aipatu, txapelketan parte hartzen duten gazte gehienak laxoa eskolan ibiliak direla.
[Read more…] about Gazteen Laxoa Txapelketa 2021Final laurdenak: emaitzak
Asteburuan jokatu ziren final laurdenetako lehen partidak. Larunbatean, Doneztebek Ameztiak 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Sagardiari. Hala ere, aipatu Arraioztarren emaitza ez dela txarra, izan ere, itzuliko partida Arraiozen jokatzean, aukera dauka emaitzari itzulia emateko.
[Read more…] about Final laurdenak: emaitzakFinal laurdenak
Asteburu honetan hasiko dira 2021eko laxoa txapelketako final laurdenak. Kanporaketetako bikoteak, ligaxkako emaitzen arabera aukeratuak izan dira. Ligaxka nola gelditu zen ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
[Read more…] about Final laurdenak6. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan jokatu da 2021eko laxoa txapelketako 6. eta azken jardunaldia. Hala ere, eguraldia dela eta, partidu pare bat gelditzen dira oraindik jokatzeko. Partidu horiek, datorren asteburuan jokatuko dira.
[Read more…] about 6. Jardunaldia: emaitzak