Atzo jokatu zen gazteen laxoa txapelketako 3. jardunaldia. Doneztebe, Doneztebe B eta Doneztebe C-ren arteko derbia Doneztebe C-ek eraman zuen. Iruritan, Irurita A eta Irurita Bren artekoa Irurita Arentzat izan zen.
[Read more…] about Gazteen txapelketa: emaitzakGazteen txapelketa: 3. jardunaldia
Gaur jokatuko da laxoako gazte txapelketako 3. jardunaldia. Ostegunero bezala, Doneztebe eta Iruritako plazetan gazteen laxo partidak ikusteko aukera izanen dugu. Gainera, gaurko jardunaldian, Donezteben doneztebarren arteko derbia izanen da, eta Iruritan, iruritarren arteko derbia.
Gaurko partiduetako ordutegiak eta aurreko jardunaldietako emaitzak ikusteko, egin klik hemen.
Doneztebe Apeztegia final erdietara
Asteburuan jokatu zen final laurdenetako azken partida. Horretan, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Apeztegia ziren nor baño nor. The Moment-ekoek joaneko partida irabazi bazuten ere, Apeztegiakoak ez ziren kokildu eta sendo plazaratu ziren. Joaneko partida 6 – 9 bukatu zen The Moment-en alde, baina itzuliko partida, aldiz, 4 – 9 izan zen Apeztegiaren alde. Beraz, Doneztebe Apeztegia da final erdietara pasa den taldea. Orain, final erdietan, Irurita Miguelene talde indartsua izanen du aurkari.
[Read more…] about Doneztebe Apeztegia final erdietaraPartiduen emaitzak
Asteazkenean jokatu zen Doneztebe Apeztegia eta Doneztebe The Moment-en arteko kanporaketako joaneko partida. Partiduaren emaitza 6 eta 9koa izan zen, The Moment taldearen alde. Beraz, kanporaketan aurre hartzen du The Moment taldeak. Itzuliko partida igandean, uztailak 11, jokatuko da. Seguro partidu interesgarria ikusten dugula.
Bestalde, atzo jokatu ziren gaxteen txapelketako 2. jardunaldiko partidak. Emaitzak jakin nahi baduzue, egin klik hemen.
Este miércoles se disputó el partido de ida entre Doneztebe Apezteguía y Doneztebe The Moment. En el derbi de Santesteban, Doneztebe The Momento tomó la delantera en la eliminatoria ganando el partido por un 9 – 6. Así pues, consiguieron ponerse por delante, pero queda todavía el partido de vuelta donde los de Apezteguía no darán su brazo a torcer. El partido de vuelta se disputará el domingo día 11 de julio a las 10:30h.
Final laurdenak: emaitzak
Asteburuan jokatu dira laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak. Faborito ziren taldeek joaneko partidan lortutako emaitzarekin jokatzen jakin dute, eta kanporaketa pasatzea lortu duten taldeak hauek dira: Arraioz Sagardia, Oitz eta Irurita Miguelene.
[Read more…] about Final laurdenak: emaitzak