Asteburu honetan laxoa txapelketako 3. jardunaldiko partidak jokatu dira. Aipatzekoa A multzoan Irurita Miguelene eta Doneztebe Titik lortutako garaipenak. B multzoan, Irurita Arkupe eta Doneztebe Amezti izan dira garaileak.
[Read more…] about 3. Jardunaldiko emaitzak3. Jardunaldia: ordutegiak
Dagoeneko martxan dugu 3. jardunaldiko ordutegiak. Asteburu honetan partidak izango dira ostiral, larunbat eta igandean Oiz, Doneztebe eta Iruritako plazetan. Ordutegien xehetasunak jakiteko, egin klik hemen edo begiratu beheko kartelean.
[Read more…] about 3. Jardunaldia: ordutegiak1 eta 2 jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan jokatu dira Baztan – Errekako Laxoa Txapelketako lehenengo 2 jardunaldiak. Aipatzekoa A multzoan, Irurita Miguelene, iazko txapeldunak, txapelketari indarrez hasi ziola, 9 eta 1eko garaipena lortuz Doneztebe Titiren aurka. B multzoan, aipatzekoa ere Irurita Olarik jokatutako bi partidak irabazi zituela. Apaitzekoa ere Doneztebe The Momment-ek lortutako garaipena 1 eta 9ko emaitzarekin.
[Read more…] about 1 eta 2 jardunaldiko emaitzak1 eta 2 jardunaldiak
Atzo aipatu genuen bezala, dagoeneko badauzkagu lehen 2 jardunaldietako ordutegiak. Lehen bi jardunaldi hauek ostiral, larunbat eta igande honetan jokatuko dira, beti ere, eguraldiak errespetatzen badigu. Aipatu, ostiral honetako euri prebisioak zeudela ikusiz, Arraioz Zubiondo eta Irurita Olarik bere partidua aurreratu zutela eta dagoeneko jokatu dela, 7 – 9ko emaitzarekin Iruritarrentzat garaipena izanik.
[Read more…] about 1 eta 2 jardunaldiakXLII. Baztan – Erreka Laxoa Txapelketa
Ostiral honetan hasiko da XLII. Baztan – Erreka Laxoa Txapelketa. Aurten, beste urteetan ez bezala, txapelketa pixka bat beranduago hasiko da. Hala ere, urteroko formatu berdina mantenduko da. Ligaxka lehenik, gero final laurdenak eta final erdian, eta azkenik, final handia. Aurtengo txapelketan 10 taldek parte hartzen dute, bi multzotan banaturik. Doneztebeko lau talde, Iruritako hiru talde, Arraiozko bi talde eta Oizko talde bakarra daude txapelketan. Informazio gehiago nahi baduzue, hemen klik egin dezakezue.
[Read more…] about XLII. Baztan – Erreka Laxoa Txapelketa