Merezimendu osoz, Arraioz Sagardiak finalerdietarako txartela lortu du gaur arratsaldean, orain arteko txapelduna zen Doneztebe The Moment garaitu ondoren. Joaneko partiduan Arraiotzen irabazi zuten eta gaurkoan berriz ere garaipena lortu dute, kasu honetan Doneztebeko Bear Zana plazan (5-9).
Berriak
Final laurdenak: itzulia
Ostiralean, uztailak 5, jokatuko da final laurdenetako azken partida. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak jokatuko dute final erdietarako partida.
DONEZTEBE THE MOMENT vs ARRAIOZ SAGARDIA – uztailak 5, 18:00etan.
3 talde finalerdietara

40. Laxoa Txapelketako finalerdietan ariko diren lau taldeetatik hiru erabaki dira asteburu honetan. Irurita Miguelenek, Irurita Olarik eta Doneztebe Apezteguiak lortu dute txartela. Uztailaren 5ean, ortziralean 18:00etan erabakiko da laugarren taldea, Doneztebeko Bear Zana plazan. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak itzulerako partida jokatuko dute. Joanekoan arraioztarrak 9-6 nagusitu ziren.
FINAL LAURDENAK: itzulia
Gaurtik aurrera jokatuko dira txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak.
IRURITA OLARI vs DONEZTEBE MIKELO – Asteazkena 26, 17:30etan.
OITZ KOKOETXEA vs DONEZTEBE APEZTEGUIA – Ostirala 28, 17etan.
IRURITA MIGUELENE vs DONEZTEBE AVIA – Ostirala 28, 17:30etan.
DONEZTEBE THE MOMENT vs ARRAIOZ SAGARDIA – erabaki gabe.
Final laurdenak: joaneko partiduak

Laxoa Txapelketako final laurdenetako joaneko partiduak jokatu dira asteburu honetan.
Emaitzarik garbiena Irurita Miguelenek lortu zuen Doneztebe Aviari 3-9 irabazi ondoren eta sailkapena hagitz gertu dute.
Aunitzez estuago Doneztebe Mikelo – Irurita Olari eta Doneztebe Apezteguia -Oitz Kokotxea. Bietan doneztebarrek 9-8 irabazi zuten, Mikeloren kasuan partiduari sekulako buelta eman ondoren. Halere kanpotarrek emaitza onak lortu dituzte eta beraien plazetan sailkapena erdiesten saiatuko dira. Nabarmendu Bear Zana plazara zale asko hurbildu zirela eta giroa benetan bikaina bizi izan genuela.
Pasa den edizioko txapelduna, Doneztebe The Moment, larri ibili zen Arraiozen. Azkenean 9-6 galdu zuen Sagardiaren kontra, baina 8-3 galtzen joan zirela kontutan hartuta, bizirik atera zirela erran genezake.