Dagoeneko erabakita daude txapelketako final laurdenetako patidak eta ordutegiak. Hauek izango dira.
DONEZTEBE AVIA vs IRURITA MIGUELENE – Ostirala 21, 18etan.
ARRAIOZ SAGARDIA vs DONEZTEBE THE MOMENT – Larunbata 22, 11etan.
DONEZTEBE MIKELO vs IRURITA OLARI – Larunbata 22, 16etan.
DONEZTEBE APEZTEGUIA vs OITZ KOKOETXEA – Igandea 23, 17etan.
Gelditzen ziren partidu guztiak jokatu dira egunotan Laxoa Txapelketaren barrenean, eta horrela final laurdenak erabakiak gelditu dira. Erran A multzoan Arraioz Zubiondo eta Doneztebe Titi kanpoan gelditu direla, eta B multzoan Doneztebe Zarbo.net, igandean hil ala biziko partidua galdu ondoren Aviaren kontra.
Partidu andana jokatu da egunotan. A taldearen barrenean bortz norgehiagoka: lau bederatzigarren jardunaldikoak eta bertze bat zortzigarrenean jokatu beharrekoa. Denetan ere emaitza nahiko garbiak izan dira eta garaileek hiru puntuak lortu dituzte. Irurita Miguelene eta Doneztebe The Moment dira multzo honetako liderrak 19 punturekin, baina lehendabizikoak bi partidu gutxiago jokatu ondoren. Doneztebe Apezteguia eta Doneztebe Mikelo izanen dira final laurdenetara sailkatuko diren bertze bi taldeak, abantail argia dutelako sailkapena itxitzen duten Doneztebe Titi eta Arraioz Zubiondoren aintzinean.