Bihar, abuztuak 3, Iruritako plazan jokatukoa da Baztan – Errekako XL. Laxoa txapelketako finala. Azken urtetan bezala, goizean 3. eta 4. posturako partida izango da. Arratsaldean, final handia jokatuko da. Pilotari, antolatzaile eta zaleak ilunabarrean bilduko dira afari eder batetaz gozatzeko.
[Read more…] about FINALABerriak
Irurita, anaien arteko Finala
Miguelenek pronostikoa bete egin zuen eta Olarik berdinketa hausteko luzapena behar izan zuen kanporaketa iraultzeko
Iruritako bi taldeek jokatuko dute Laxoa Txapelketaren 40. edizioaren Final Handia, Iruritan bertan izanen dena. Herrikideen arteko borroka baita anien artekoa ere, Joseba eta Gorka Urtasun anaiek elkarren aurka arituko baitira, txapela ia zeinen buruan gelditu.
[Read more…] about Irurita, anaien arteko FinalaFinal erdiak
Larunbat honetan jokatuko dira final erdietako itzuliko partidak. Bi partidak Iruritako plazan jokatuko dira. Lehen partida, goizeko 11etan izanen da eta Irurita Olari eta Arraioz Sagardiak jokatuko dute. Bigarren partida, Irurita Miguelene eta Doneztebe Apezteguiak jokatuko dute arratsaldeko 18etan.
Finalerdiak: Arraioz eta Irurita aurretik
Pasa den larubatean jokatu ziren Finalerdietako joaneko parttiduak. Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene izan ziren garaileak nabarmenki, bainan irakurketa ezberdinekin.
[Read more…] about Finalerdiak: Arraioz eta Irurita aurretikFinal erdiak
Iritsi gara txapelketako final erdietara. Hauek izango dira partiduetako ordutegiak.
Arraioz “Sagardia” vs Irurita “Olari” – uztailak 20, larunbata, 16:30etan.
Doneztebe “Apezteguia” vs Irurita “Miguelene” – uztailak 20, larunbata, 18etan.