Asteburu honetan jokatu dira txapelketako lehen jardunaldiko partiduak. Oso partidu parekatuak ikusi ditugu, izan ere, talde guztiek lortu dute punturen bat.
Aurtengo Txapelketa
XLIV. Nafarroako Laxoa Txapelketa
Asteburu honetan hasiko da XLIV. Nafarroako Laxoa Txapelketa. Urtero gertatzen den bezala, eguraldi onarekin batera, plazara ateratzen gara laxoa txapelketa jokatzera. Aurtengoan, laxoa txapelketako finala Arraiozen izango da. Formatuari dagokionez, iazko formatua mantenduko da. Hau da, final txikia eta final handia izango dira. Final txikia uztailak 27an izango da, final handia, aldiz, abuztuaren 3an.
Final handia
Joan den astean jokatu zen final txikia eta gero, aste honetan final handia izango dugu. Iazko txapelduna, Doneztebe The Moment, eta Arraioz Sagardia izango dira aurtengo finalean. Bi taldeek lan paregabea egin zuten ligaxkan zehar eta final erdietan Doneztebe Titi eta Doneztebe Apeztegia kanporatuz, finalerako txartela lortu zuten. Doneztebekoek 5. txapela izango dute hau irabaziz gero, Arraioztarrek, aldiz, 2020an irabazi zuten txapelketa. Edizio hori, COVID-a dela eta berezia izan zen, kopa formatuan jokatu bai zen.
[Read more…] about Final handiaFINAL ERDIAK
Asteburu honetan jokatuko da txapelketako lehen final erdia. Kasu honetan, Arraioz Zubiondoa eta Oitzen arteko partidua izango da. Partidua igandean arratsaldeko 5etan izanen da Arraiozko plazan.
[Read more…] about FINAL ERDIAK8. Jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan 8. jardunaldiko emaitzak jokatu dira. Hemen dituzue emaitzak eta baita sailkapena ere bai.
[Read more…] about 8. Jardunaldiko emaitzak