
Txartelak salgai Olarin (Irurita), El Cafe (Doneztebe), Oitzko ostatua eta Zubiondoan (Arraioz).
Laxoa Elkartea - Web gune ofiziala

Txartelak salgai Olarin (Irurita), El Cafe (Doneztebe), Oitzko ostatua eta Zubiondoan (Arraioz).
Asteburuan jokatu dira final erdietako lehen partiduak. Final erdi handian, lehen partiduan Doneztebe The Moment taldeak 9 eta 3 irabazi zion Doneztebe Titi taldeari. Garaipen garrantzitsua, final handirako asko hurbiltzen diena. Beste aldetik, Doneztebe Apeztegia eta Arraioz Sagardiaren arteko partiduak 8 eta 9ko emaitza izan zuen. Abantaila garrantzitsua, kontuan izanda itzuliko partidua Arraiozen jokatuko dela. Aipatzekoa Doneztebeko taldean Ion Apeztegia sakalariak min hartu zuela partiduan zehar, eta bere ordez, Mikel Telletxeak jokatu behar izan zuela.
[Read more…] about Final erdietako emaitzakAsteburu honetan jokatuko dira FINAL ERDIETAKO JOANEKO partiduak. Larunbatean bi partidu jokatuko dira eta igandean beste bi. Final erdi handietan, Doneztebe THE MOMENT vs Doneztebe TITI eta Doneztebe APEZTEGIA vs Arraioz Zubiondoa izango dira. Final erdi txikietan, Doneztebe Avia vs Irurita Migelene eta Arraioz Zubiondoa vs Oitz izanen dira.
[Read more…] about FINAL ERDIAKAsteburuan jokatzekoa zen final erdi txikiko Arraioz Zubiondoa eta Oitz-en arteko partidua, baina euria dela eta, partidua atzeratu beharrean izan ziren. Hurrengo egunetan jakingo dugu zein izango den partiduko ordu berria. Partiduetako ordutegiak ikusi nahi badituzue, oroitu hemen klik eginez eguneratuta ikusi ditzakezuela.
Asteburu honetan jokatuko da txapelketako lehen final erdia. Kasu honetan, Arraioz Zubiondoa eta Oitzen arteko partidua izango da. Partidua igandean arratsaldeko 5etan izanen da Arraiozko plazan.
[Read more…] about FINAL ERDIAK