Joan den astean jokatu zen final txikia eta gero, aste honetan final handia izango dugu. Iazko txapelduna, Doneztebe The Moment, eta Arraioz Sagardia izango dira aurtengo finalean. Bi taldeek lan paregabea egin zuten ligaxkan zehar eta final erdietan Doneztebe Titi eta Doneztebe Apeztegia kanporatuz, finalerako txartela lortu zuten. Doneztebekoek 5. txapela izango dute hau irabaziz gero, Arraioztarrek, aldiz, 2020an irabazi zuten txapelketa. Edizio hori, COVID-a dela eta berezia izan zen, kopa formatuan jokatu bai zen.
[Read more…] about Final handiaOitz txapeldun!
Oitz izan da asteburu honetan jokatu den final txikiko txapelduna. Partidua, Oitzko plazan jokatu zen, oso giro onean. Aurrean, iazko finalista izan zuen, Irurita Migelene. Partidua, oso parekatsua hasi zen, 2-2 joan ziren markagailuan. Ondoren, Oitztarrek kolpe bat eman zuten eta 5-3 jarri ziren markagailuan. Momentu klabea izan zen ondorengoa, izan ere, 40 joanez markagailuan, Iruritarrek laugarren jokoa aukeran izan zuten, baian Oitztarrek ederki defendatu ziren eta ados jartzea lortu zuten. Hortik aurrera, seigarren jokoa egin zuten. Maiz gertatzen den bezala, batzuk gora etorri ziren eta beste batzuk behera, eta horrek azkeneko 9 – 3ra eraman gintuen. Partidu ederra ikusteko aukera izan genuen!
[Read more…] about Oitz txapeldun!FINAL TXIKIA
Larunbat honetan, arratsaldeko 5:30etan, jokatuko da Oitzko plazan laxoa txapelketako final txikia. Aurtengo txapelketa berezitasun batekin hasi zen, lehenengo aldiz bi final jokatuko dira. Final handia eta final txikia. Lehenengo aldiz jokatzen den final txiki honetan, Irurita Migelene eta Oitz-ek jokatuko dute. Baztango taldea Xabi Barberenak, Iñigo Dendarietak, Egoitz Prim eta Mikel Sagasetak osatzen dute. Malerrekako taldea, aldiz, Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Laurendi Zelaieta eta Zorion Zelaietak osatua da.
[Read more…] about FINAL TXIKIAThe Moment eta Sagardia finalera!
Asteburuan jokatu dira aurtengo laxoa txapelketako final erdiak eta dagoeneko badauzkagu abuztuak 5ean, Oitzko plazan, finala jokatuko duten finalistak. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia izango dira horiek, beren final erdietako partiduak irabazi eta gero.
[Read more…] about The Moment eta Sagardia finalera!Final erdietako itzulia
Larunbat honetan jokatuko dira final erdietako itzulietako partiduak. Ordutegiak ikus ditzakezue hemen klik eginez edo beheko kartelean.
[Read more…] about Final erdietako itzulia