Asteburu honetan jokatu dira txapelketako lehen jardunaldiko partiduak. Oso partidu parekatuak ikusi ditugu, izan ere, talde guztiek lortu dute punturen bat.
XLIV. Nafarroako Laxoa Txapelketa
Asteburu honetan hasiko da XLIV. Nafarroako Laxoa Txapelketa. Urtero gertatzen den bezala, eguraldi onarekin batera, plazara ateratzen gara laxoa txapelketa jokatzera. Aurtengoan, laxoa txapelketako finala Arraiozen izango da. Formatuari dagokionez, iazko formatua mantenduko da. Hau da, final txikia eta final handia izango dira. Final txikia uztailak 27an izango da, final handia, aldiz, abuztuaren 3an.
Baztan txapeldun
Asteburu honetan jokatu zen Baztan eta Errekaren arteko desafioa. Partidu bikaina izan zen, oso parekatua. Partidu guztian zehar, joko bakarreko aldean egon ziren bi taldeak. Azkenean, markagailua 8ra berdinduta zegoenean, Baztandarrek egin zuten jokoa, 9 eta 8ko markagailua ezarriz.
Baztan Erreka desafioa 2024
Urtero bezala, udaberria eta eguraldi onarekin batera, laxoa elkarteak bere urtea hasiko du. Eta azken urteetan gertatu den bezala, Baztan eta Errekaren arteko desafioarekin hasiko gara aurtengoan ere. Aurtengoan, Arizkungo Lamiarrita pilota lekuan jokatuko da desafioa larunbat honetan, apirilak 6, arratsaldeko 5etan.
Oitz Txapeldun!
Oitz hirukoteak bigarren urtez jarrain irabazi du Nafarroako Paxaka txapelketa. Fianla, ohikoa den bezala, Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu zen igande arratsaldean. Finaleko lehen hirukotea, Iruritako Jon eta Mikel Sagaseta anaiek eta Elizondoko Juan Mari Maiak osatu zuten. Oitzko hirukotea, aldiz, Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaietak osatua izan zen. Lehen aipatu dugun bezala, gainera, azken hirukote honek aurreko urtean lortutako txapela defenditzen ari ziren.
Partiduak 1-0 hasi zen, Baztango hirokotearen aldera. Hala ere, Oitztarren erantzuna laister iritsi zen eta 1-4 aurretik jarri ziren markagailuan. Hortik aurrera, joko borrokatuak ikusi ziren, baina azkenean, Oitztarren lan ona dela eta, joku gehienak beren alde erori ziren. Azkenean, Oitzko hirukoteak 9 – 3 irabazu zuen, beren bigarren txapela lortuz.
Hirugarren postuaren partida oso borrokatua izan zen eta ordu pasa iraun zuen. Partidu honetan, lehen hirukotea Doneztebeko Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Ugutz Zelaietak osatu zuten. Bigarren hirukotea Erratzuko Manu Irigoien eta Kaiet Itoiz, eta Iruritako Egoitz Prim-ek. Esan bezala, partidu porrokatu eta luze baten ondoren, Malerrekakoek lortu zuten garaipena, 9-6ko emaitzarekin.
Partidua eta gero, sari banaketa egin zen pilotari guztiekin eta txapelketa guztiz bukatzeko, luntx eder bat izan zen. Berriz ere eskerrak eman beharrean gaude Arraiozko Zubiondoa Ostatuari, babeslegoa eta luntx ederrarengatik. Paxakako finalarekin, 2023ko denboraldia bukatu dugu. Baina laister izanen gara bueltan, martxoa aldean!
Plazan ikusiko gara!
