Igande honetan jokatuko dira Nafarroako paxaka txapelketako XXIV. finalak. Txapelketa hau, Zubiondoa ostatuaren laguntzarekin antolatutako txapelketa da, bere babeslegoari esker atera baita txapelketa aurrera. Finala, lehen erran bezala, igandea, abenduak 17an, jokatuko da, Iruritako Aranabia pilotalekuan. 3 eta 4 postuko partida arratsaldeko 4:30etan hasiko da. Hori bukatu bezain laister, final handia hasiko da, 17:30ak inguruan. Finala eta gero, sari banaketa izanen da, eta bukatzeko, luntx bat emango da frontoira gerturatutako guztiontzat.
[Read more…] about XXIV. NAFARROAKO PAXAKA TXAPELKETAKO FINALAK
XXIV. Nafarroako Paxaka txapelketa
Asteburu honetan hasiko da Nafarroako XXIV. Paxaka Txapelketa. Aurtengoan, Arraiozko ZUBIONDO OSTATUAren babeslegoa izango dugu eta aipatzekoa da, bere laguntzari esker atera dela txapelketa aurrerat.
Txapelketan sei taldek parte hartuko dute, denak Baztan – Malerrekakoak. Partiduak, igande honetan hasiko dira, Iruritako Aranabia pilotalekuan eta 7 aste edo jardunaldi iraungo du. Txapelketako lehen fasean, sei taldeek “denak denen aurka” jokatuko dute. Ondoren, lehen lau sailkatuek final erdiak jokatuko dute, eta azkenik, abenduak 17an izango dira finalak.
Txapelketako egutegia ikusteko, egin klik hemen.
Txapelketako ordutegiak eta emaitzak ikusteko, egin klik hemen.
Frontoian ikusiko gara!


Herri arteko desafioa
Larunbat honetan jokatuko da herri arteko desafioa Iturengo plazan. Desafio honetan Arraioz, Doneztebe eta Oitz-ek parte hartuko dute eta laxoa motza izango da jokatuko duten pilota modalitatea. Herri arteko desafio honek, iazko laxoaren egunaren ordez antolatzen da.
[Read more…] about Herri arteko desafioaDoneztebe B gaztetxoetan txapeldun!
Asteburu honetan jokatu da Baztan-Erreka gaztetxoen laxoa txapelketa eta partidu oso polit batean, Doneztebe B izan da garailea. Pasa den astean, Oitzko plaza berdinean, laxoako final nagusiak jokatu baziren, oraingoan 12 – 15 urte bitartekoen txanda izan zen. Aipatzekoa, txapelketa oso polita jokatu dela orokorrean. Bertan, Doneztebeko bi talde eta Irurita eta Arraiozko talde banak jokatu dute, lau talde guztira. Doneztebe eta Iruritako gaztetxoek dagoeneko urte batzuk daramatzate txapelketa hau jokatzen, baina Arraioztarrek lehen urtea zuten.
[Read more…] about Doneztebe B gaztetxoetan txapeldun!Doneztebe THE MOMENT txapeldun!
Larunbatean Oitzen jokatutako finaleko txapeldun handia Doneztebe THE MOMENT izan zen. Dakizuen bezala, larunbatean jokatu ziren txapelketako 3-4 postuko partida eta final handia. Final handia, iazko txapeldun Doneztebe The Moment eta Arraioz Sargardiaren artean izan zen.
[Read more…] about Doneztebe THE MOMENT txapeldun!