Hauek dira 4. jardunaldiko partiduen ordutegiak
3. Jardunaldiko emaitzak
Asteburuan jokatu ziren 3. jardunaldiko partiduak. Euria dela eta, Migelene – Apeztegia eta Menditxuri – Oitz A partiduak atzeratu behar izan ziren. Lehen partiduan, markagailua 3-0 zegoen euria hasi zuelarik, bigarren partiduan, hastekoak ziren oraindik. Bestalde, The Moment – Titi eta Oitz B – Sagardia partiduak arazorik gabe jokatu ahal izan ziren.
3. Jardunaldiko ordutegiak
Asteburu honetan jokatuk dira 3. jardunaldiko partiduak. Larunbatean, goizeko 11etan, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titiren arteko partidua jokatuko da. Igandean, arratsaldeko 5etan, beste hiru partiduak jokatuko dira.
Bestalde, asteartean jokatu zen Irurita Migelene eta Doneztebe Titiren arteko partidua. Partidu hau, joan den asteburuan euriagatik eten behar izan zuten, markagailua 6-3 zioanean Iruritarrentzat. Baina, asteartean, Errekakoek markagailuari buelta ematea lortu zuten, eta azkenean, 8-9 bukatu zen partidua.
3. Jardunaldiko ordutegiak ikusi nahi baduzue, egin klik HEMEN.
Plazan ikusiko gara!
2. Jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan jokatu ziren 2. jardunaldiko partiduak. Eguraldia nahiko kili kolo ibili bazen ere, azkenean jardunaldiko 4 partiduetatik 3 arazorik gabe jokatu ahal izan ziren. Irurita Migelene eta Doneztebe Titiren arteko partidua, atzeratu beharrean izan zen markagailuak 6-3ko emaitza zeukanean. Gaur, apirilak 30, arratsaldeko 5:30etan jarraituko dute.
2. Jardunaldiko ordutegiak
Asteburu luzea izango dugu aste honetan, izan ere, ostiraletik hasiko dira laxoa partiduak jardunaldi honetan. Ostiralean, bi partida jokatuko dira. Bat Arraiozko plazan eta bestea Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan. Arraiozkoan, Irurita Migelene eta Doneztebe Titik jokatuko dute. Partidu garrantzitsua, bi taldeak borrokan egon daitezke eta sailkapenean. Donezteben, Doneztebe Menditxuri eta The Moment taldeen arteko partidua ikusiko dugu. Partidu gogorra hasiberrientzat, txapeldunaren aurka jokatu beharko dute eta.

