Asteburu honetan jokatu dira laxoa txapelketako final laurdenak. Lehen partiduan, Doneztebe Apeztegia eta Irurita Migelenek jokatzen zuten. Bigarren partiduan, Arraioz Sargadia eta Oitz Ak jokatzen zuten.
Final laurdenak
Larunbat honetan jokatuko dira txapelketako final laurdenak. Partidu garrantzitsuak, izan ere, irabazleak kanporaketetako final haundiko bidean sartuko dira. Lehen partidua, Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan izanen da Doneztebe Apeztegia eta Irurita Migeleneren artean. Bigarren partidua, Arraioz Sagardia eta Oitz B-k jokatuko dute Arraiozko plazan.
Lehen fasea bukatuta
Asteburu honetan jokatu da ligaxkako azken jardunaldia eta honekin batera, lehen fasea bukatu da. Orain, bigarren fasean, kanporaketak jokatuko dira.
Ligaxkako azken jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako azken jardunaldia. Jardunaldi berezia, izan ere, ez dago ezer erabakita oraindik. Gainera, ligaxkako posizio bakoitzak bere garrantzia dauka kanporaketetako hurrengo partiduetarako, abantaila ezberdinak izango dira eta posizioaren arabera: