Asteburuan jokatu ziren final erdi txikiko itzuliko azken bi partiduak. Lehen partiduan, Doneztebe Titik 7-9 irabazi zuen Oitz Bren aurka Oitzko plazan. Emozioz beteta egon zen partidua, baina azkenean Doneztebekoen aldera joan zen.
Final erdiak
Asteburuan jokatu dira final erdi handiko itzuliko partiduak. Bertan, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak joaneko partiduetan lortutako abantaila defendatzen zuten.
FINAL ERDIAK: itzuliko partiduak
Asteburuan jokatuko dira final handiko final erdien partiduak. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak joaneko partiduan lortutako abantaila defendatu beharko dute, baina seguru Doneztebe Apeztegia eta Oitz Ak ez dutela amore emango.
Final erdiak: joaneko partiduak
Asteburuan jokatu ziren final erdietako joaneko partiduak. Final handirako bidean, Doneztebe The Moment taldeak 4 eta 9 irabazi zuen Doneztebe Apeztegia. Arraioz Sagardia eta Oitz A-ren arteko partiduak ere emaitza berdina izan zuen baztandarren alde. Horrela ba, itzuliko partidurako The Moment taldeak abantaila hartzen du herriko taldearen aurka. Sagardiak ere lehen kolpea eman zuen, baina orain Oitz-ko plazara joan beharko da eta seguru Oitztarrek ez dutela erraz jarriko partidua. Sagardia eta The Moment pasatuz gero, iazko finala errepikatuko zen Abuztuak 3an.
[Read more…] about Final erdiak: joaneko partiduak
Final erdiak
Asteburu honetan jokatuko dira laxoa txapelketako final erdiak. Oroitarazten dugu aurtengoan ere 2 final erdi izango direla: final erdi hadiak eta final erdi txikiak. Ordutegiak ikusi nahi badituzue, egin klik HEMEN.