Asteburu honetan jokatu dira paxaka txapelketako final erdiak. Partidu hauetarako, Erratzu eta Doneztebe ziren faboritoak, izan ere, aurreko asteko ligaxakan beraiek izan ziren talderik sendoenak.
Paxaka final erdiak
Asteburu honetan, Iruritako Aranabia pilotalekuan, paxaka txapelketako final erdiak jokatuko dira. Lehen partidua, arratsaldeko 4:30etan izanen da eta Erratzu eta Iruritak jokatuko dute elkarren aurka. Bigarren partidua, arratsaldeko 5:30etan, Doneztebe eta Oitz neurtuko ditu. Finalak heldu den igandean izango dira.
Paxaka 2024: ligaxakako emaitzak
Asteburu honetan jokatu dira 2024ko paxakako txapelketako ligaxakako partiduak. 5 jokotara jokatu zirern partiduak eta horren arabera, sailkapena erabaki zen. Sailkapenaren arabera, Doneztebe vs Oitz eta Erratzu vs Irurita izango dira final erdiak hurrengo igandean, Iruritako frontoian. Hemen uzten dizkizuegu emaitzak eta sailkapenak.
Bitartean, eskerrak eman Salma Informatika, FNPV eta Baztango udalari txapelketa antolatzen laguntzeagatik.
Frontoian ikusiko gara!
Laxoa motza erakustaldia Iruritan
Gaztetxoen txapelketako finalak
Aurreko asteburuan jokatu ziren gaztetxoen laxoa txapelketako finalak. Hasiera batean, Iruritako Erreboteko plazan jokatu behar ziren finalak, baina ezinezkoa izan zen han jokatzea eta azkenean, Doneztebeko Behar Zana plazan jokatu ziren.
