Asteburu txarra suertatu da aurreko asteuburkoa laxoa txapelketarentzat, jokatu beharrezkoa zen lehen jardunaldia, arazoak izan ditu eta eguraldia dela eta. Larunbatean jokatzekoak ziren bi partidak igandera atzeratu ziren, baina igandean ere, ezin izan ziren jokatu.
XLV. Nafarroako Laxoa Txapelketa
Asteburu honetan hasiko da 2025 urteko Navarroako Laxoa Txapelketa. Aurtengoa, XLV. edizioa izanen da eta zazpi taldek parte hartuko dute: Doneztebetik 3, Oitztik 2, Iruritatik 1 eta Arraioztik 1. Txapelketak hiru hilabeteko luzapena izango du, eta abuztuaren 2an, Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan jokatuko da finala.
Erreka txapeldun
Larubatean, Labaiengo plazan, jokatu zen Baztan – Erreka desafioa. Azken urteetan baztandarrak garaile izan badira ere, aurtengoan, Errekak lortu zuen garaipena, 7 – 3ko markagailua jarriz. Plazara gerturatutakoak aukera ederra izan zuten partidu polita batetaz gozatzeko.
Baztan vs Erreka desafioa 2025
Asteburu honetan hasiko da 2025 urteko denboraldia. Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, denboraldia Baztan vs Erreka desafioarekin hasiko da. Aurtengoan, Labaiengo plazan jokatuko da eta laxoa motza modalitatean jokatuko da berriz ere. Baztango taldea Manu Irigoien, Aitor Zubigarai, Egoitz Prim eta Mikel Sagasetak osatzen dute. Errekako taldea Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia, Eloy Garcia eta David Mitxeok.
Paxaka finala
Igande honetan jokatuko dira, Iruritako Aranabia pilotalekuan, Paxaka txapelketako finalak. Final handia, arratsaldeko 5etan izango da Erratzu eta Oitz-en artean eta 3. posturako partidua Irurita eta Doneztebek jokatuko dute arratsaldeko 3:45etan.