Atzo atzeratuta zegoen partidu bat jokatu zen Doneztebe Titi eta Oitz B-ren artean. Etxeko taldeak garaipena lortu zuen 9-6ko emaitzarekin. Horrez gain, asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 7. jardunaldia. Ligaxkako azken jardunaldia izango da, baina oraindik, euria dela eta, errekuperatzeko partiduak badirenez, beste asteburu batez ere partiduak jokatuko dira.
6. Jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan jokatu dira 6. jardunaldiko partiduak. Ligaxka bukatzeko jardunaldi baten faltan, aldaketa batzuk izan dira sailkapenean.
6. Jardunaldia: ordutegiak
Asteburu honetan jokatuko dira laxoa txapelketako 6. jardunaldiko partiduak. Gaur, ostiralean, bi partidu jokatuko dira eta igandean, beste bat. Hemen uzten dizuegu partiduetako ordutegiak.
Plazan ikusiko gara!!
5. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan 5. jardunaldiko partiduak jokatu dira. Eguzkia asteburuan indartsu ibili da eta partidu ugari jokatu ahal izan dira. Jardunaldiko hiru partiduez gain, atzeratuta zegoen beste bat ere jokatu da. Hemen dituzue EMAITZAK eta SAILKAPENA.
5. Jardunaldiko ordutegiak
Asteburu honetan ligaxkako 5. jardunaldia jokatuko da. Larunbatean bi partidu jokatuko dira eta igandean bat. Badirudi eguraldiak ere lagunduko duela hemendik aurrera, izan ere, badirudi eguzkia gelditzeko etorri dela.