Larunbatean, abuztuak 9, Iruritako Erreboteko plazan jokatuko dira gazteen laxoa txapelketako finalak. Hirugarren posturako partiduarekin hasiko dira eta gero, finala izango da. Egunari bukaera luntx batekin emango zaio. Txapelketa hau, 3 – 4 asteetan zehar jokatu da eta denetara 30 partidu izan dira. Partiduetako emaitzak ikusi nahi badituzue egin KLIK HEMEN. Bestalde, partaideak ikusteko egin KLIK HEMEN.
Doneztebe The Moment Txapeldun
Doneztebe The Moment-ek irabazi du Nafarroako Laxoa Txapelketa berriz ere. The Moment taldeak, laugarren aldiz jarraian irabazi du laxoa txapelketa nagusia, hori bai, aurtengoan, izerdia bota behar izan dute. Erran bezala, txapel hau jarrain irabazitako laugarrena da, baina ez dituzte lau “bakarrik”, aurretik beste 3 irabaziak ere bazuten, beraz, zazpigarren txapela da beraientzat 2013az geroztik.
Final eguna!!
Doneztebe The Moment eta Oitz Ak finala errepikatuko dute bigarren aldiz jarrain. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiaren arteko final erdian, Malerrekako taldeak joaneko partiduko emaitzari buelta eman zion 2-9ko markagailuarekin eta finalerako txartela lortu zuten.
Final erdiak
Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-en arteko itzuliko partidua larunbatean, uztailak 26, arratsaldeko 5etan jokatuko da. Itzuliko partidu honekin, finaleko partiduak erabakita geldituko dira.
Oitz A lehen finalista!
Badaukagu aurtengo lehen finalista!! Igandean, Oitztarren arteko itzuliko partidua jokatu zen. “Zaharrak” joan den astean lortutako 2 jokuko abantaila txikiarekin kontatzen zuten, baina bagenekien partidu gogorra izango zela eta horrela izan zen. Itzuliko partidua ere 9-7 bukatu zen, baina oraingoan, gazteen alde. Beraz, arauek erraten duten bezala, berdinketa kentzeko 3 jokuko partidua jokatu behar izan zuten, eta bertan, Oitz Ak irabazi zuen 0-3ko emaitzarekin. Beraz, Oitz Ak lortu du abuztuak 3ko finalerako lehen txartela. Iaz ere finalean egon ziren, baina ez zuten garaipena lortu. Seguru aurtengoan, iaz lortu ez zutena lortzen saiatuko direla!