Igande honetan, Oitztarren arteko partidua jokatuko da arratsaldeko 6etan, Oitzko plazan. Final erdietako joaneko partidua izango da. Aipatu, ligaxkan Oitz Ak lehen jardunaldian erraz irabazi bazion Oitz Bri, hurrengo jardunaldietan Oitz B txapelketako talderik indartsuena bihurtu zela, sailkapeneko lehen postua lortuz. Beraz, airean dago kanporaketa nork irabaziko duen.
Final erdietarako bidean
Igande honetan jokatu da falta genuen final laurdena Oitz A eta Doneztebe Titi-ren artean. Partidu oso berdintsua joan zen, 6-6ko markagailua eta guzti, baina azkenean, etxeko taldeak 9-6ko garaipena lortu zuen.
Final laurdenak
Ligaxakako bi hilabeteak eta gero, kanporaketen txanda iritsi da. Joan den asteburuan, Doneztebeko bestatan, final laurden bat jokatu zen Donezteben bertan, Doneztebe The Moment eta Irurita Migeleneren artean. Etxeko taldea izan zen garailea 9-5eko emaitzarekin eta final erdietako txartela lortu zuten.
Ligaxka bukaera
Asteburuko errekuperazio partiduak eta gero, ligaxkako sailkapena erabakita gelditu da. Joan de asteko partiduetan, Doneztebe Titi eta Doneztebe Menditxuriren arteko partidua 9-6 bukatu zen eta Oitz A eta Arraioz Sagardiaren artekoa 9-7. Partidu horiekin, sailkapena horrela gelditu zen.
Ligaxkako azken partiduak
Asteburu honetan jokatuko dira ligaxkako azken bi partiduak. Joan den astean azken jardunaldia jokatu bazen ere, oraindik partidu batzuk errekuperatzeko gelditzen ziren eta partidu horiek asteburu hoentan jokatuko dira.