Igandean jokatu ziren paxaka txapelketako ligaxakako partiduak 5 jokutara. Hauek izan ziren emaitzak: [Read more…] about Ligaxkako emaitzak
Nafarroako XXVI. Paxaka Txapelketa
Asteburu honetan hasiko da Nafarroako XXVI. Paxaka Txapelketa. Aurtengoan, hiru talde izango ditugu txapelaren bila. Finala azaroaren 30ean izanen da. Erratzu, Irurita eta Donezteberen artean egonen da aurtengo txapelduna.
Irurita B gazteen txapeldun
Larunbatean jokatu ziren gazteen laxoa finalak. Ohikoa den baino beranduago jokatu ziren aurtengoan, eguzkiak gogor jotzen zuen eta Iruritako Erreboteko plazan. Hala ere, inongo arazorik gabe partiduak jokatu ahal izan ziren.
Gazteen laxoa txapelketa finalak
Larunbatean, abuztuak 9, Iruritako Erreboteko plazan jokatuko dira gazteen laxoa txapelketako finalak. Hirugarren posturako partiduarekin hasiko dira eta gero, finala izango da. Egunari bukaera luntx batekin emango zaio. Txapelketa hau, 3 – 4 asteetan zehar jokatu da eta denetara 30 partidu izan dira. Partiduetako emaitzak ikusi nahi badituzue egin KLIK HEMEN. Bestalde, partaideak ikusteko egin KLIK HEMEN.
Doneztebe The Moment Txapeldun
Doneztebe The Moment-ek irabazi du Nafarroako Laxoa Txapelketa berriz ere. The Moment taldeak, laugarren aldiz jarraian irabazi du laxoa txapelketa nagusia, hori bai, aurtengoan, izerdia bota behar izan dute. Erran bezala, txapel hau jarrain irabazitako laugarrena da, baina ez dituzte lau “bakarrik”, aurretik beste 3 irabaziak ere bazuten, beraz, zazpigarren txapela da beraientzat 2013az geroztik.