Pasa den larubatean jokatu ziren Finalerdietako joaneko parttiduak. Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene izan ziren garaileak nabarmenki, bainan irakurketa ezberdinekin.
[Read more…] about Finalerdiak: Arraioz eta Irurita aurretikLaxoa=BIC: Deklarazio ofiziala
Pasa den astean aurreratu genuen bezala, datorren igandean, maiatzak 19, ospatuko da Laxoa, Kultura Intereseko Ondasunaren deklarazioaren ekitaldi ofiziala. Hemen ikus ditzakezue Jardunaldian zehar gauzatuko diren ekitaldien egitaraua . Ia eguraldiak ez duen zapuzten eguna.
[Read more…] about Laxoa=BIC: Deklarazio ofizialaLaxoa, Kultura intereseko Ondasuna
2018ko uztailaren 31an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bezala, Nafarroako Gobernuak hasiera eman zion Laxoa jokoa Kultur
Ondasuna aitortzeko espedienteari, Laxoa Elkarteak proposatuta. Ikuspegi
inmaterialetik, Laxoa jokoa Nafarroarentzat garrantzi berezia duen ondasun bezala hartzen da, duen berezitasunarengatik nahiz bizirik jarraitzeagatik. Alde batetik, pilota-jokoaren antzinako modalitatea da, soilik Foru Erkidegoan bizirik iraun duena, eta, bertzetik, jokoaren praktika erkidegoko transmisioaren adierazpen bizia, sustraitua eta partekatua da.
Dena den, Laxoa Ekartearentzat Laxoa betidanik izan da ondarea, izendatze hau baino lehenago ere, beti horrela onartu baitgu, historia, kultura eta kirolarekin lotura duena. Kontutan hartu behar da XIX. mendeko azken hamarkadak arte Laxoa joko nagusia izan zela, ia bakarra.
[Read more…] about Laxoa, Kultura intereseko OndasunaHastera doaie 2019ko txapelketa
Ailegatu da momentua. Berriro ere Laxoa Txapelketarekin disfrutatzeko aukera izanen dugu, 4 hilabetez arituko baitira borrokan 11 talde Txapela burura eraman nahian. Martxoaren 30-31ko asteburuan izanen da.

Aurtengoa 40. edizioa izanen da, bada zerbait. Edizio honetako berri guztiak, menuaren “Aurtengo Txapelketa” loturan aurkituko dituzue.
Historia pixka bat
Web orri honetako “Ezagutu beharrak” atalean, Laxoaren inguruko hainbat informazio jarriko dugu poliki-poliki. Pilota modalitate zoragarri hau ezagutzen ongi dutenentzat zein haibertze ezagutzen ez dutenentzat interesgarria izanen den informazioa.
Hasteko, Historia orria ikus daiteke, Laxoaren Historia ezagutu eta ulertzeko balioko diguna.
