Igande honetan, arratsaldeko 5etan, Iruritarren arteko laxoa motza desafioa jokatuko da. Gainera, partiduan jokoa eta arauak explikatzen ibiliko dira, jokoa ulertzen ez duenarentzat.
Iganderako planik ez baduzue, aukera ederra duzue!
Laxoa Elkartea - Web gune ofiziala
Asteburu honetan jokatu da ligaxkako azken jardunaldia eta honekin batera, lehen fasea bukatu da. Orain, bigarren fasean, kanporaketak jokatuko dira.
Asteburu honetan ligaxkako 5. jardunaldia abiatuko da. Ligaxka erdia pasata, beste erdia gelditzen da oraindik. Ordutegiak ikusteko, HEMEN egin dezakezu klik.
Asteburuan jokatu ziren 3. jardunaldiko partiduak. Euria dela eta, Migelene – Apeztegia eta Menditxuri – Oitz A partiduak atzeratu behar izan ziren. Lehen partiduan, markagailua 3-0 zegoen euria hasi zuelarik, bigarren partiduan, hastekoak ziren oraindik. Bestalde, The Moment – Titi eta Oitz B – Sagardia partiduak arazorik gabe jokatu ahal izan ziren.